• 10
    MAI

    'Auzoko' programa abiatu du Topaguneak Zarautzen (Gipuzkoa). Udaleko Euskara eta Migrazio sailaren laguntzarekin, etorkinak euskarara hurbildu nahi dituzte, eta zarauztar oro herriko hizkuntz aniztasunaren jabe egin.

    "Auzotarrak euskaraz dakiten herritarrak dira, eta auzokideak euskaraz ikasi nahi dutenak. Denon artean Auzoko sortu dugu". Auzoko programaren helburua hori da, euskaldunek erdaldunei euskara irakastea.  Bi helburu nagusi ditu egitasmo honek: "herrian erroldatu berri diren herritarrak eta euskararengandik urrun bizi diren herritarrei euskara hurbildu nahi die eta, era berean, herritarrak herriko hizkuntz aniztasunaren jabe egin", azaldu dute antolatzaileek.

    Bi helburuak uztartuz, beste ama hizkuntza bat duten herritarrak harremanetan jarri nahi dituzte, norberarena aintzat hartu eta euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza gisa oinarritzat hartuta. "Auzotarrok euskara erakutsiko diegu auzokideei, baina ez dugu ahaztu behar auzotarrok auzokideengandik haien hizkuntza, kultura edota ohiturak ere ikas ditzakegula", azaldu du Unai Galdona programaren dinamizatzaileak.

    Auzokideak asteazkenetan elkartzen dira Zarauzko Gaztelekuan. 18:00etan hasi eta ordu edo ordu eta erdiko saioak egiten dituzte. Euskaldunen parte hartzea ezinbestekoa da programak aurrera egin dezan, beraz, zarauztar guziei bertaratzeko deia luzatu die Galdonak. Programa hau martxan da Agurainen, Donostiako Antigua auzoan, Bergaran, Berriatuan eta Orion.

    Informazio gehiago Auzoko egitasmoaren webgunean.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.