• 27
    URT

     

    Euskal Herrian Euskaraz, herri mugimenduko eragile euskaltzaleak Mobilizazio Eguna deitu zuen atzo, hilaren 26an, “Euskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko Egunkaria libre!” lelopean. Hainbat eta hainbat izan ziren beste herrietatik Iruņea eta Gasteizko Gobernu delegaritzen aurrean egin ziren elkarretaratzeei oihartzuna eman zieten ekimenak, eta ehunka euskaltzalek hartu zuten parte euskararen aurkako erasoari erantzuteko mobilizazioetan.

     

     

    "EHEk Egunkariaren kontrako auzia salatzeko atzo deitu zuen Mobilizazio Egunak ehunka eta ehunka euskaltzale bildu zituen Euskal Herri osoan zehar egin ziren elkarretaratze eta ekimenetan. Oraindik orain datu guztiak esku artean ez baditugu ere, elkarretaratzeak egin ziren herri anitzetan Iruņea eta Gasteizko Gobernu ordezkaritzen aurrean egin ziren elkarretaratzeetan bildutakoen kopuruak (30 eta 10, hurrenez hurren) gainditu zituzten, eta aise gainera zenbait herritan.  Hala, orain arteko datuen arabera eta berehalako balorazioa egiterako orduan, bereziki nabarmendu behar ditugu Tafallan bildu ziren 75 euskaltzalek osaturiko elkarretaratzea (tartean ziren Tafalla Berri eta NaBaiko hautetsi guztiak), Lizarrakoa (70 pasatxo), Zarautz eta Durangokoak (50 bakoitzean), Eibar, Andoain zein Altsasukoak (40 inguru herriz herri), edota Lekeitio, Zornotza, Zestoa, Irunberri eta Billabonan 30 lagunez gaindi egin ziren guztiak.

    Lizarrako elkarretaratzea

     

    Guzti horiek, oraindik konfirmatzeke dauden beste hainbat ekimenekin batera, sona eta oihartzun zabala eman zioten EHEk deituriko mobilizazio egunari, baina batez ere, Egunkaria auziak herritarrengan eragin duen haserrearen eta euskaraz bizitzeko nahiaren, herrigintzaren, euskalgintzaren eta euskararen defentsarekiko herritar euskaltzaleek duten konpromisoaren erakustaldi nabarmena izan zen atzokoa. Izan ere, EHEk, 30 urte atzera sortu zenetik adierazi zuen bezala, herria berreuskalduntzeko dinamikak plazaratzeaz gain, ezinbesteko eginkizuna du jendartea mugiarazi eta erasoen aurrean lehen lerroan mantentzea.
     
    Estatuari mezu garbi bat helarazi genion atzokoan: ez dute lortuko hizkuntza ordezkapenaren bidez herri hau asimilatzea; ez dute lortuko, euskaraz bizitzeko hautua geldiaraztea; ezta ere euskaraz bizitzeko egarria izatetik, erdaretan itotzera igarotzea. 
     
    Egunkariaren aurkako operaizo polizialaren bidez, edozertarako prest zegoela erakutsi nahi izan zuen Estatuak. Egun ere euskara sustatzetik herrigintzaren jardunean azala eta zerbait gehiago uzten dutenak atxilo eraman eta torturatu egin zituzten duela zazpi urte, eta begipuntuaren xede bilakatu zituzten, bide batez, Euskal Herri euskaldun batean euskaraz bizitzeko nahia, euskalgintza, herri mugimendua, euskal kulturgintza, eta euskara bera. Herri oso bat jarri zuten jomugan, baina herriak eman du bere epaia: Egunkaria libre!
     
    Euskarari erasorik ez, euskaraz bizitzeko Egunkaria libre!
    Euskarazko hedabideak erabili eta defendatu!
     
    Eranskinak:
    Irakurri albistea berria.info web gunean
    Irakurri albistea egunkaria.info web gunean
    Irakurri albistea gara.net web gunean
     
    Eibarko elkarretaratzea
     
    Iruņeko elkarretaratzea
     
    Zestoako elkarretaratzea