• 17
    ABE

    Euskal hedabide berri bat sortu da Araban: Aiaraldea Irratia. Hamabost saio eskainiko dituen irratia FMko 96.5ean aditu ahal izanen da, baita Internet bidez ere.

    Aiaraldea Irratia euskara hutsezko internet hedabide berria da, Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortutakoa. 96.5 FM frekuentzian aditu daiteke Uhinak Irrati librearen bitartez, baina Internet bidez aditzeko aukera ere izanen da, baita mugikorrean eta sare sozialetan ere. Hamabost saio ekoitziko ditu oraingoz, eta Euskal Herri mailako irratsaioak osagarri izanen dira 24 orduko emisioa betetzeko.  Eskualde osoko norbanako zein eragileen parte-hartzeari zabalik dago irratia, eta bertan programa egiteko aukera herritarren eskura dago.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.