• 19
    MAI

    Eguraldia lagun, 18.000 lagunetik gora bildu ziren Sortzen jaiaren XIX. edizioan.  

    Euskal eskola publiko berria galdegin dute milaka lagunek Uharten

    “Uharte batean, itsas zabalean” lelopean, kuantitatiboki zein kualitatiboki egun arrakastatsua izan zen. Hemezortzi urtez Iruñeko Takonera parkean egin ondoren, Uharten ospatu zen atzokoa. Bertako gurasoek eskola euskaldunaren alde egindako lana eskertzeaz gain, hiru gunetan banatutako egitarau zabalaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

    “Inor norbere burua baino ez dela kezkatzen dirudien garai zail hauetan”, Sortzen-eko kideen lanerako bulkada bestelakoa da: “Gure txikien hezkuntzarengatik kezkatzen gara. Euren etorkizuna oraina baino hobea izatea nahi dugu. Eta kezka horrek batu gaitu. Gure ezberdintasunen gainetik, batu eta lanean hasi gara”.

    Zentzu horretan, hezkuntza sistema propioaren alde egin du Sortzen elkarteak, bai eta Espainiako Gobernuak bultzatutako LOMCE hezkuntza erreformaren aurka ere. Iparra, argia: ikasle euskaldun eleanitzak heziko dituen eskola euskalduna.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.