• 16
    EKA

     

    Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) eta Ikasle Abertzaleak (IA) eragileek dei egin diote euskal jendarteari Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde mobilizatzeko. Zehazki, iragan astean kultura eta irakaskuntza munduko 100 bat norbanako eta eragilek ekainaren 26rako deitutako manifestaziora joateko deialdia babestu eta bertan parte hartze deitu dute

     

     

    EHBEren oharra:

    Gaurko agerraldiaren bidez, Euskal Herriak bere eskola (EHBE) hezkuntza mugimenduak pasa den ostiralean hezkuntza zein kulturako hainbat herritarrek izandako iniziatiba txalotu eta ekainaren 26an Donostian “Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde” lelopean burutuko den manifestaldiari babesa adierazi nahi diogu. 

    Hezkuntza Sistema Nazionala antolatu zein egituratzeko eskubidea euskal herritar guztioi dagokigun eskubidea da. Azken urteetan hainbat urrats eman ditugu bide horretan, hezkuntza komunitateko sektore guztien partehartzean eta adostasunean oinarriturik. Ezberdintasunak egon arren, gai izan gara batzen gaituena indartu eta herri gisa irudikatzeko. Gure nahia da Hezkuntza Sistema euskalduna eta herritarra eraikitzea. Euskalduna diogunean, hizkuntzaz ari gara (euskarazkoa eta euskaldunduko duena), baina baita edukiez ere. Izan ere, hezkuntza euskal kulturaren transmisiorako tresna  da, belaunaldi berriei euskaldun egiten gaituzten ezagutza, balore zein jakintza kolektiboak transmititzen dituena. Eta hori ez da hezkutzaren politizazioa, errealitatean oinarrituriko heziketa kritikoa bermatzea baizik.

    • Euskaldunok gara behar dugun Hezkuntza Sistema erabakitzeko gaitasuna izan behar dugunok, hezkuntza eskubideetan oinarrituriko hezkuntza sistema erabakitzeko eskubidea. Hezkuntza herri proiektua da eta bide horretan, herriaren eta ikastetxearen arteko harremana iraunkorra izan behar du, herriak arreta Ikastetxe bakoitzak hezkuntza proiektu propioak garatzeko ahalmena izan behar du, kanpo esku-hartzerik gabe eta autonomiaren printzipioak gidaturik. 
    • Ikasleak hezkuntza prozesuaren subjektu dira, eta gaitasunetan oinarrituriko heziketa prozesua zor zaie, erreealitatea ikuspegi kritikotik aztertu eta euren erabakiak har ditzaten.
    • Hezkuntzako langileen izaera profesionalak etengabeko formakuntza eskatzen du, Euskal Herriaren beharrei erantzungo dion formakuntza. Euren gaitasun hezitzaileak modu integralean garatzeko ezinbestekoa da  etengabeko formakuntza, tresnak eskuratu ditzaten heziketak Euskal Herriak zein tokian toki 
    • Gurasoak hezkuntza sistemaren parte diren neurrian, hezkuntza sisteman parte hartu behar dute eta, zehazki, euren ikastetxeko hezkuntza proiektuan eragin. 

    (manifestua osorik irakurtzeko sartu EHBEren web orrialdean eranskinetako estekan klikatuz)

     

    Eranskinak:

    www.euskaleskola.org