• 01
    UZT

    Gasteizko EHEk ikasle euskaldun eleanitzak sortuko dituen eredu bakarra eta euskaldunaren aldeko elkarretaratzea egin zuen iragan larunbatean Gasteizen.

  • 17
    EKA

    Apirilaren 5ean Bilboko udaletxe parean aurkeztu kanpainari segida emanez Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak mobilizazioak deitu ditu gaurko, hezkuntza arloko lanpostu berriak sortzeko oposaketak izan baitira.

     

  • 16
    EKA

    Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere euskara bizi nahi dugulako, Kontseiluak eta hezkuntza munduko eragileek eta sindikatuek gogoeta berria plazaratu dute. Maiatzaren 15erako Kontseiluak Iruņean deituriko manifestazio arrakastatsuaren ondotik dator ekimen berria. Kontseiluaren webgunean bideoa dago ikusgai.

     

  • 16
    EKA

     

    Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) eta Ikasle Abertzaleak (IA) eragileek dei egin diote euskal jendarteari Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde mobilizatzeko. Zehazki, iragan astean kultura eta irakaskuntza munduko 100 bat norbanako eta eragilek ekainaren 26rako deitutako manifestaziora joateko deialdia babestu eta bertan parte hartze deitu dute

     

  • 09
    EKA

    Erakunde publikoek euskararen aldeko eleak egiten dituzten bitartean, ikastetxeetako egoera okerrera doala salatu dute "Eskola publikoan diharduten Erakasleak" elkarteko kideek, eta beren kezka agertu dute heldu den eskola sartzeari begira. Hala, azken urtean Akademia Ikuskaritzak gelak irekitzeko irizpideak aldatu ditu, eta haur gehiago sartu behar dituzte geletan. Heldu diren egun eta asteetan ekimenak egingo dituzte, gizarteari egoeraren berri emateko, izan ere,  Frantziako Hezkuntzak ez du onartzen murgiltze eredua eredu publikoan

    {mosimage}

  • 24
    MAI

     

    30.000 euskaltzale aipatzen dituzte hainbat eta hainbat albiste iturrik. Trinitarios plazaren itxurari erreparatuta bederen, ez ziren urruti ibiliko. Batera edo bestera, milaka eta milaka izan ziren iragan igandean Iruņeko Trinitarios Euskal Eskola Publiko Berriaren alde batuz Sortzen-Ikasbatuaz elkartearen deialdiari hauspoa eman ziotenak. Festa giroa nabarmentzekoa izan zen bertaratu zen olatu euskaltzalearentzat txiki geratu plazan

     

  • 19
    MAI

     

    Azken asteotan jakin dugu Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak guztiontzako eredu euskalduna aldarrikatzeko kanpaina abiatu duela Euskal Herri osoan zehar. Hala ere, euskara baztertzen duten eta euskalduntzea bermatzen ez duten ereduak inposatzen ari direnak ez daude geldi eta aipatu inposaketa egikaritzeko urratsak emanez jarraitzen dute. Azken albistea Jaurlaritzatik etorri zaigu; izan ere, hiru eleko eredu berria aplikatzen hasteko deialdia luzatu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernuak. Dagoeneko Jaurlaritzak eman du jakitera 445.000 euro emango dituela esperimentazio faseari ekiteko. Datorren ikasturtetik aurrera 40 ikastetxetan ezarriko den eredu berriak klase orduen  % 20a eskaintzen die euskara, gaztelera eta ingelerari, hurrenez hurren, eta geratzen den zatia ikastetxearen esku uzten du, euskararen presentzia %20an geratzeko arriskuarekin

     

  • 19
    MAI

     Lizarrako Remontival ikastetxe publikoko ikasleek "Euskal Herrian euskaraz" abestia abestu zuten bertako Euskara departamentuak antolaturiko Euskararen Astearen baitan. Aipatu ikastetxeko A ereduko irakasle batzuek kexa helarazi zieten zuzendaritzako kideei, Oskorriren abestiaren bi pasarteren inguruan: "Euskal Herrian euskaraz hitz egiterik ez bada bota demokrazia zerri askara" eta "Bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz" dira A ereduko irakasleen eta zenbait gurasoren haserrea eragin dutenak. Hala ere, D ereduko irakasleak ez dira kikildu eta Euskara Astea programatu bezala eraman dute aurrera. Lizarrako gurasoek esan digutenez, "normaltasun osoz, inoiz baino gogo handiagoarekin eta inoiz baino elkartuago" burutu dute egitasmoa

     

  • 17
    MAI

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo bizi eta aipatu herrialdeetara etortzen diren batxilergoko ikasleek ez dute euskaraz ikasi beharko. Hala dirudi bederen Isabel Celaá, Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hartu azken neurriari erreparatuz gero. Iragan legegintzaldian Tontxu Camposek zuzentzen zuen sailak antzeko neurri bat jarri zuen abian; haren arabera, urte baterako hiru herrialde horietara zetozen batxilergoko ikasleek ez zeukaten euskaraz ikasteko eta bere euskara maila ebaluatzeko derrigortasunik, baina urte betez gaindi geratzekotan ikastetxeak bi urterako programa berezia eskura jarri ondoren beste ikasleen euskalduntze erritmoetara egokitu behar zen

     

  • 17
    MAI

     

    Milaka euskaltzalek hartu zituzten Iruņeko karrikak iragan larunbatean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko borondatearekin. "Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" lelopean bildu ziren milaka euskaltzaleek ozen adierazi zuten herri euskalduna erdiesteko bidean egiten duten hautua, eta giza-olatu zabala osatu zuten. Iņaki Lasa Kontseiluko kidearen esanetan "Iruņean inoiz euskararen alde egin den manifestaziorik jendetsuena" izan zen larunbatekoa. Kolore eta doinu anitzek alaitu zuten euskaltzaleen ibilbidea, baina bakarra izan zen irudia: euskaraz bizi nahi duen herria.