• 09
    UZT

    Euskarabidea sortu zenetik gaurdaino, erakunde honen aurrekontuak nabarmen jaitsi dira, eta eginiko murrizketak beste departamentu eta sailetakoak baino puskaz handiagoak izan dira. Aurtengo aurrekontuetan, pertsonal-kostua ez beste guztiak murriztu dituzte Euskarabidean. Legediaren aldetik ere ez dugu aurrerapausorik sumatu, ez legeetan ez eta arau txikienetan ere. Hitzak bai, hitz politak entzun ditugu, "plan estrategiko" eta guzti, baina agindutakoa ez da gauzatu. Euskarabidearen politika, itxura politikoa izan da, hitz ederrak bai, baina edukirik ez.

    >> irakurri guztia

  • 09
    UZT

    Euskarabidea sortu zenetik gaurdaino, erakunde honen aurrekontuak nabarmen jaitsi dira, eta eginiko murrizketak beste departamentu eta sailetakoak baino puskaz handiagoak izan dira. Aurtengo aurrekontuetan, pertsonal-kostua ez beste guztiak murriztu dituzte Euskarabidean. Legediaren aldetik ere ez dugu aurrerapausorik sumatu, ez legeetan ez eta arau txikienetan ere. Hitzak bai, hitz politak entzun ditugu, "plan estrategiko" eta guzti, baina agindutakoa ez da gauzatu. Euskarabidearen politika, itxura politikoa izan da, hitz ederrak bai, baina edukirik ez

     

  • 09
    UZT
    UEMAn (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) dauden herrietako udalek euskara hutsez lan egiteko hainbat oztopo dituztela salatu dute UEMA eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, prentsa agerraldi bitartez. Eragile euskaltzaleetako buru Jon Bollar eta Paul Bilbaok aditzera eman dutenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan legez dago onartuta administrazioen arteko harremanetan euskara hutsez aritzea, baina zailtasunak daudela salatu dute, bai Jaurlaritzarekin, bai Foru Aldundiarekin bai Espainiako Administrazioarekin. Uemako lehendakari Jon Bollarrek adierazi duenez, "herritar gehien-gehienen eskubideak urratzen dira".

    {mosimage}

  • 09
    UZT

    Ba al dago euskaraz ez jakiteko eskubidea Euskal Herrian? Eta gaztelania ez jakiteko Espainian? Eta frantsesa Frantzian? Zergatik azken bi kasuotan pentsa ezina dena «eskubide» gisa aurkezten digute gurean? Hori baita, eta ez besterik, gurasoek seme-alaben hizkuntza heziketa aukeratzeko eskubidea aldarrikatzen dutenean, jende horrek atzean gordetzen duen mezua; hau da, Euskal Herrian gaztelaniaz edo frantsesez soilik bizitzeko eskubidea badela, baina ez, inola ere ez, hizkuntza horiek jakin gabe bizitzekoa.

  • 26
    EKA

    Berria egunkariari egindako elkarrizketa batean, Carlos Perez-Nievas Nafarroako Hezkuntza Kontseilariak esan du azken Inkesta Soziolinguistikoaren datuak kontuan izango dituen arren ezin zaiola UPN buru duen gobernuari eskatu Euskararen Legea aldatzeko. Areago oraindik, gobernua ez dagoela horretara behartua gaineratu du. Nafarroako gobernuak aurrera daraman hezkuntza politikari egotzi nahi izan dio gainerakoan euskara ulertzen dutenen igoeraren gakoa

  • 13
    EKA

    "Euskarak batzen gaituelako, hori izan zen larunbatean Uema egunak eraman zuen leloa. Uema egunaren hamazazpigarren edizioa izan zen ospatu zena eta zazpi herri berri izan ziren Uemak bere baitan hartutakoak. Horrela, jada 61 herri dira mankomunitatean batzen direnak, bere sorrera urtetik baino hirukoitza gehiago.

    {mosimage}

    Pasa zen urtean Azpeitian ospatu zen Uema eguna

     

     

  • 09
    EKA

    Hainbat eta hainbat dira egunotan argitara eman diren euskararen aurkako erasoak. Nabarmentzekoak dira horien artean, batetik, Osakidetza kudeatzen duen Osasun eta Kontsumo saileko buru Rafael Bengoak euskara ezagutzaren balioa berraztertuko duela esan ondoren ezagutzera eman den datua, hots, dagoeneko euskara maila kreditatu behar zuten Osakidetzako langileen herenak ez duela irizpidea bete. Bestetik, Espainiako Auzitegi Gorenak Azpeitiko euskara ordenantza baliogabetu izana dugu, erdararen eta erdaldunen hizkuntza eskubideak urratzen dituelakoan. Eraso larri horien aurrean EHEk oharra kaleratu berri du eta gogor salatu du euskarak pairatzen duen bazterkeria, burujabetzaren bidetik etorriko den erroko aldaketa aldarrikatu eta euskarari lehentasuna ematea galdegiteko.

    {mosimage}

     

     

  • 09
    EKA

    Zornotzako EHEk mozioa sartu du udalean herrian oraindik ere indarrean ez diren euskararen ordenantzak galdegiteko. Dinamika luzea daroate bertan azken aspaldian araudia egin eta indarrean jarri dezaten; besteak beste, sinadura bilketa egin dute azken hilabeteotan Nañon euskara elkartearekin eta AEKrekin batera. Pasa ze ekainaren 13an jaialditxoa egin zuten "Euskarari lehentasuna! ordenantzak orain!" lemapean, sinadura bilketaren kanpainari amaiera emateko.

    {mosimage}

    Sinadura bilketa abiarazi zuteneko irudi bat

     

     

  • 09
    EKA

    Euskara normalizatzeko eta sustatzeko helburuarekin Azpeitiko Udalak onartu zuen euskara ordenantza baliogabetu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Euskaldunok udal administrazioekiko harremanak euskaraz izatea babesten zuen ordenatzak gaztelaniaz hitz egin nahi dutenen eskubidea urratzen duela eta "gaztelania mailaka eta luzamendurik gabe kanpoan uzten" duela esan du Gorenak

     

  • 09
    EKA

    Azpeitiko herrian euskara normalizatzea helburu zuen udal ordenantza atzera bota du Auzitegi Gorenak, 2005eko abenduan udal talde guztiek hau onartu ondoren. Euskararen normalkuntza du helburu soilik ordenantza honek eta Auzitegiak euskara "inposatu" egiten dela ebatzi eta gaztelania eta honen erabiltzaileak baztertu egiten dituela adierazi du.

    {mosimage}