• 09
    EKA

    Edozein bezain basko agertu ohi dira, euskaragatik ezer gutxi egin arren. Hasieran euskaldun anitz zituzten, esate baterako, Eibarren. Baina gaur euskara dabilkienik urri. Belaunik belaun gehienbat emigrazioari loturik eta berari esker elikatua izanik, beti nazionalismoarekin auskan, normala da bertako hizkuntzagatik ardurarik ez izatea, nahiz eta galtzear ikusi espainiar politiken deskuidu eta erasoen mende

     

  • 09
    EKA

    Euskara eta katalana, galegoa eta bretoiera, eta beste hainbat ere Europako hizkuntzak dira, ez inondik etorritakoak; ondorioz, bertakoa, berezkoa izatea ere ez da nahikoa irizpide ofiziala izateko. Estatua da gakoa, gako bakarra; lortzen zaila, bestalde.

     

  • 09
    EKA

    Jendilaje honekin argi eta garbi dago lanean eta euskararen aldeko borroka garbian jarraitu beharko dugula, ez beraiek bezala, eta batez ere, euskararen gaia aurrera atera nahi badugu, uste dut ez dugula beste erremediorik izanen, botoen bidez gailentzea baino. Gora euskarazko komunikabideak!

  • 09
    EKA

    Jada 6 hilabete baino gehiago pasa dira David Chivite PÚrezek Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakari berriaren kargua hartu zuela, eta gauzak Kontseilutik asko aldatu direla esan dezakegu. Gaur, soilik euskararen gaian bakarrik zehaztu nahiko genuke. Urte asko pasa dira Nafarroako Gazte Kontseiluak bere komunikazio guztia barrukoa zein kanpokoa, elebiduna izatea erabaki zuela, hau da,gazteleraz eta euskaraz, modu honetan Nafarroako gazte guztien hizkuntza eskubideak errespetatzeko. Bada orain, hori bera lehendakari berriarekin aldatu egin da. Barne komunikazioa gaztelera hutsean izatera behartzen gaituzte eta horrez gain, Administrazio Publikora bidalitako guztia ere gaztelera hutsean egotea inposatzen digute. Zergatik orain aldaketa hau hizkuntza politikan?

  • 09
    EKA

    Hala eta guztiz ere, eta oztopoak oztopo, Xalbador euskaltegitik euskararekiko eta Antsoaingo herriarekiko duen konpromisoak tinko dirauela azpimarratu nahi dugu

  • 09
    EKA

    Gurasoek datorren ikasturtean haurrak Txantrean bertan dagoen beste ikastetxe batera bidaltzeko aukera proposatu zuten Hezkuntza Departamenduan. Honek, aldiz, Buztintxurira joaten jarraitu beharko dutela erantzun diete, gastuak handiak izango zirelako eta beste hainbat oztopoengatik. Pasa zen ekainaren 1ean itxi zuten Axular ikastetxeko eraikina, eta haurrak Buztintxurira bidaliak, eraikinak zekartzan segurtasun arazoak zirela eta.

    {mosimage}

     

     

  • 19
    MAI

    EHEk bat egin du maiatzaren 21erako Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Bestelako hainbat herri eragilek aurretiaz egin bezala, greba deialdiari atxiki zaio eragile euskaltzalea ere;  hedabideetara helarazitako gutunean azaltzen duenez, egun indarrean dagoen eredu ekonomiko eta sozial zapaltzailearen eta honen bidez zabaltzen ari den doktrina globalizatzailearen aurrean kokatu du EHEk beren erabakia. Aipatu ereduak gure eskubideak etengabe urratzen dituela dio EHEk, herriari eta herri nortasunari lotutakoak, eta zentzu horretan Euskal Herria berreuskalduntzea posible egingo duen jendarte eredu berria sortzeko abiapuntutzat jo du maiatzaren 21eko greba

    {mosimage}

     

     

     

  • 09
    MAI

    Baztango Ikastolan TIL eredua ezarri nahi dutela salatu zuen atzokoan ezker abertzaleak. Ezarpen hau froga piloto modura egingo dutela baieztatu zuen nafar gobernuko exekutibak, baina Xanti Kiroga ezker abertzaleko kidearen esanetanerabaki horren atzean ez dago azken urteetan etengabe igotzen joan den D ereduaren aurka egitea baino. Gobernutik nahi adina eraso bideratuko direla gaineratu zuten, baina euskarazko matrikulazioa gora doala eta joango dela urtez urte.

    {mosimage}

    Tuterako Elvira Espa˝a ikastetxea izan zen lehenengotarikoa TIL eredua ezartzen

     

     

  • 09
    MAI

    Gurea ez den eredua gainditzeko, gure eskubideak urratzen dituen eredua alboratzeko, eta Euskal Herrian oinarritutako eredua eraikitzeko, jar dezagun abiapuntua maiatzaren 21ean eta eraiki dezagun bidea

     

     

  • 09
    MAI

    Aurrekoan Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburua izan zen euskara eraso berrien jomugan ezarri zuena, eta orain Jaurlaritzako bozeramale Idoia Mendia izan da Euskarari izaera nagusia aitortzen dioten dekretuak atzera botako dituztela iragarri duena. Zentzu honetan, EHBEk administrazioak ohartarazi ditu “euskararekin ez jolasteko” eta euskararen alde “hitzez eta ekintzez” jarduteko galdeginez

      {mosimage}