• 09
    MAR

    Euskal Herria, Euskararen Herria bizileku dugun lurralde honetan, hizkuntza zapalketa eta ezabaketa egoera batean bizi gara. Euskara bigarren mailako hizkuntzatzat hartzen da, legedietan ez dauka dagokion ofizialtasunik. Egunez egun, euskaldunon hizkuntza eskubideak zapaltzen ari zaizkigu.

     

  • 09
    MAR

    Unescok hizkuntzen atlas berria ezagutzera eman du aurten, 1995. eta 2001. urteetan egin zuen bezala. Bertan, 2.500 hizkuntza arriskuan daudela erakusten digute, euskara barne.  Erreakzio gutxi entzun dira gai honi buruz, eta entzun izan ditudanek, behintzat, betiko mespretxua erakutsi digute. Egia da, arrisku larrian izendatzetik, ahuldua eta zaurgarria izatera pasa duela mundu mailako erakundeak. Baina ikuspegi horrekin egoten denak ez du urrunegi begiratu, eta asmo txar eta manipulazio gogoekin ibiliko da

  • 09
    OTS

    Sei urte dira Entzutegi Nazionaleko Juan Del olmo epailearen aginduz Euskaldunon Egunkariaren aurka, eta beraz euskalgintzaren aurka, jo zuenetik. Hori dela eta, Egunkariaren Aldeko taldeak elkarretaratzea deitutazuen gaurko eguerdiko hamabietarako Martin Ugalde Kultur Parkean, Andoainen."Munduan libre bizi ahal izateko, Egunkaria libre" esaldiaren inguruan indarrak metatzeko deia eginez, hamarnaka herritar batu dira elkarretaratzera.

    {mosimage}

     

     

  • 09
    OTS

    Tira, gelan sartuta, gaztelaniaz agurtu nau emaileak. Nire pantailaren aurrean jezarri naiz eta windowspeko ordenadorea, explorer zahar batekin, soilik gaztelaniaz. Noski

  • 09
    OTS

    Euskaltzaleok martxoaren 1ean euskarari lehentasuna ematearen alde egin behar dugu, eta orain arteko iruzurrarekin jarraitu nahi dutenak salatu behar ditugu, horiei inongo babesik erakutsi gabe

  • 09
    OTS

    Gaur goizean zur eta lur geratu naiz Administraziotik dei bat jasotzean. EGAko 2008ko azterketak saretik kentzeko eskatu didate, hori bai, egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu ondoren. Liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin izango dut denon eskura ipini, hau da, hemendik urte bat edo bi igaro arte nire ordenagailuan gorde beharko dut egindako lana, eta EGAko azterketariek ezingo dute eredu berria ezagutu liburua erosi ezean

  • 09
    URT

    Nafar Gobernuak euskaraz emititzen duten hedabideen aurkako gerran da; horren adierazgarri da %96an murriztu duela azken ikasturteetan euskarazko hedabideentzat zuzendua zegoen diru-laguntza. Euskaraz emititzen duten hedabideak entzun ahal izan ditugu azken hilabeteetan neurri horien aurka kexu eta salaketa eginaz. Alferrikakoa izan ez bada ere, murrizketa horiek lehen biktima ekarri dute: Baztan-Bidasoa bailaran emititzen duen Ttipi Ttapa telebista.

    {mosimage}

  • 09
    URT

    Euskalduna naizenez, euskaraz zerbitzatzea eskatu dut, legezko eskubidea baitut. Gaurkoan lau poliziatik hiru dira euskaldunak, hala ere erdaldun elebakarra dago jendaurrean. Eta berak nire eskubide hori bortxatzeaz gain, eraso egin dit. Nor daukagu euskaldunok gure eskubideak defendatzeko eta euskaldunon aurkako erasotzaileak atxilotzeko?

     

  • 09
    URT

    "Hizkuntza eskubideen Behatokiak eta euskalgintzako beste 16 erakundek eginiko ekarpenei esker ikusarazi dira txostenean azaltzen diren eskubide urraketa gehienak. Administrazioetatik esan direnak aztertu aurretik, ongi legoke Euroitunaren filosofiaz bi hitz egitea"

  • 09
    URT

    Izan gaitezen intsumiso euskaldunak nazio arroztu eta besterendu batean. Besterik ezean eta hobe beharrez, biderik onena hori dela uste dut, errealitatearen printzipioak irentsi eta birrindu egiten baititu bestela errealitate horren aurka matxinatu diren giza aleak