• 19
    URT

    Txillardegiren ia 1.000 laneko "ondare galanta" 2016aren amaierarako egongo da eskuragai, sarean.

    Txillardegi omendu dute hil zeneko hirugarren urteurrenean
    Loreak jarri zituzten Donostiako Lasala plazan. JON URBE / ARGAZKI PRESS

    Ehun lagunetik gora elkartu ziren larunbatean Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle, pentsalari, linguista eta politikaria hil zeneko hirugarren urteurrenean. Hitzez, kantuz eta bertsoz gogoratu zuten Donostian, eta hura baztertzeko saioak gaitzetsi zituzten, hil zeneko hirugarren urteurrenean.

    "Duela urtebete pasatxo, Donostiako hainbat idazlek eskaera egin zioten udalari, Udal Liburutegi Nagusiari Txillardegi izena jar ziezaioten", gogoratu du Dani Goñik ekitaldian. "Proposamenak babes zabala jaso zuen, baina, lotsagarriki, Donostiako oposizioan dauden alderdiek, EAJk, PPk eta PSEk ezetz esan zioten". Bagera elkarteko lehendakariak kontatu zuenez, iaz, heriotzaren bigarren urteurrenean [urtarrilaren 14 batez hil zen Txillardegi], bi plaka jarri zituzten lehoiaren zutabean idazlea gogoratzeko, eta Txillardegi izena jarri zioten, sinbolikoki, liburutegiari, beste plaka baten bitartez. Baina kendu egin zituzten oroigarriok, oposizioko alderdiek eskatuta. "Esan genien ez ginela hasiko plakak jarri-kendu borroka batean, baina Txillardegi gogoratzen jarraituko genuela", dio Goñik. Kendutako plaken markak zutarrian ikus daitezke oraindik.

    Ideia bera bertsotan kantatu zuten bildutakoek, ekitaldia amaitzeko: "Ahaztu nahi dute bere ekarpena/ez da izango horren erraz/norberari eman behar zaio/zor zaiona berariaz/Eta krispiti kraspiti arrosa krabelin/ Eta horixe esanda bagoaz".

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.