• 06
    OTS
    GFA-ak Xalbador kolegioari emandako laguntza bertan behera utzi du auzitegiak
    Kolegioa inauguratu zuteneko ekitaldia. / Gaizka Iroz

    Auzitegiak bertan behera utzi du Gipuzkoak Xalbador kolegioari emandako laguntza. 600.000 euroko laguntza zen, hiru urterako hitzarmenen bidez sinatua. Urquijori arrazoi eman dio epaileak.

    600.000 euroko laguntza ematea legez kanpokoa zelakoan, auzitara jo zuen Carlos Urquijok, Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkariak. "Diputazioak dagozkion eskumenen esparrua gainditu du, Frantzian dagoen erakunde bati eragiten baitio". Euskara laguntzea ez zen aski argudio Urquijorentzat; hori Jaurlaritzaren eskumena dela nabarmendu zuen.

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Justizia Auzitegi Nagusiak bat egin du Urkijoren tesiarekin: "Ezin da ezarri inolako loturarik Frantziako herrialdean dagoen Xalbador kolegioari emandako laguntzaren eta diputazioaren jardun eremuaren artean".

    Epaileak ez du legezkotzat jo laguntza, eta dirua berreskuratzeko agindu dio.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.