• 25
    MAR
    Ostiralean Euskaraz Bizi afaria egingo dute Durangon

    Afariko txartelak Plateruenan eta Intxaurren daude salgai, 12 eurotan.

    Durangoko EHEk antolatuta, Euskaraz Bizi afaria egingo dute ostiralean 21:30ean Plateruena kafe antzokian.

    Apiriaren 18an otxandion ospatuko den Euskaraz Bizi egunera begira giroa berotzeko antolatu dute ekimena, "egunotan biziko dugun korrikaren zurrunbiloaren ostean, euskaraz bizitzeko hautua egiten dugun herritarron sua piztuta mantentzeko asmoarekin".

    Afari eder baten ostean, Antton eta Nagorerekin abesti herrikoiak abestuko dituzte denen artean. Bukatzeko Bi bala taldearekin gozatuko dute.

    Afarirako txartelak Plateruenan eta Intxaurren izango dituzue salgai 12 eurotan.

    Animatu gau eder bat euskaraz bizitzera!

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.