• 18
    API

    Ekitaldi eta herri bazkariaren ostean, ez da kale animaziorik faltako. Amaitzeko, DJ Elepunto izango da Otxandioko Gaztetxean.

    Hasi da VI. Euskaraz Bizi Eguna

    Sei txupinazorekin ekin diote Otxandion ospatzen ari den VI. Euskaraz Bizi Egunari. Goizean mendi irteeraz, puztukiez eta herri kirolez gozatzeko aukera izan dute. Horrez gain, herriko txistulariak eta trikitilariak herria girotzen aritu dira. Euri zaparradatxoren bat egin badu ere, ateri egin du.

    Ekitalditxoa egin ostean, herri bazkaria egingo da eguerdian. Bapo bazkaldu ostean, kale animazioa izango da, Gibelurdinak musika taldearen, Batukotx batukadaren eta Urduri herriko dantza taldearen laguntzaz. Gauean, berriz, DJ Elepunto izango da Otxandioko gaztetxean.

    Giro bikainean ekin diote egunari. Aldarria, argia: euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera!

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.