• 01
    UZT

     Iruņeko Jarauta kalean dagoen Depor Taberna euskaltzaleak San Ferminak ere euskaraz bizitzeko egitaraua prestatu du. Bertso-bermutak, herri-bazkariak eta kontzertuek hainbat eta hainbat euskaltzale bilduko dituzte heldu diren uztailaren 11 eta 12an. Euskaraz Bizitzearen aldeko hautuari hauspoa emateko kamisetak ere salgai izango dituzte aipatu tabernan. Bestalde, Bai Euskal Herriari herri ekimenak San Ferminetan ere txosnak debekatu zituztenetik martxan jartzen hasi diren gune eta taberna herrikoietara hurbiltzeko deialdia egin du.

     

     

    Egitaraua:

    - Uztailak 11:

    •         20,00etan, TRIKITEENS taldearen kontzertua.

    - Uztailak 12:

    •        13,00etan, Bertso-bermuta Xilbeira eta Ministro bertsolariekin.
    •        15,00etan Euskaraz Bizi bazkaria
    •        20,00etan, EGURRA TA KITTO taldearen kontzertua.

     

    Bestalde, Bai Euskal Herriari herri ekimenak San Ferminetan ere txosnak debekatu zituztenetik martxan jartzen hasi diren gune eta taberna herrikoietara hurbiltzeko deialdia egin du.

    Bai Euskal Herriari Herri Ekimenaren oharra:

    "Kaixo lagunak


    BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenaren izenean zuzentzen gatzaizue.     Euskal Herriko hiriburuan, Iruņean, San Fermin jaiak direla eta iazko     esperientzia lagun, aurten ere JANTOKI HERRIKOIA ireki asmo dugula     jakinarazteko.

    Jakingo duzuen bezala aspaldiko urteetan Iruņean ez dago txosnak     jartzeko aukerarik eta horrekin gune herrikoi eta abertzalea     desagerrarazi asmo bazuten ere ez dute lortu. Horren erakusle dira     hainbat herri mugimenduk azken San Ferminetan irekiriko tabernak eta     hauen bidez eskainiriko gune aldarrikatzaile eta herrikoiak.

    Zuen elkartean eta ingurukoei eskaintza honen inguruko INFORMAZIOA     ZABALTZEKO ESKAERA luzatu nahi dizuegu. Horretarako, txarteltxoak eta     afitxa batzuk helarazten dizkizugu.

    Txarteltxoak Iruņeako San Ferminetara joateko asmoa duen orori emateko     dira. Txarteltxo hauetan telefonoa ere ageri da, aurrez norbaitek     otordua erreserbatu nahiko balu deitzeko.

    Azkenik, aldez aurretik eskerrak emanaz, euskal giro jatorrean     mokadutxoa dastatzeko gonbitea luzatzen dizuegu, Iruņean, Jarauta     kaleko 52-54 zenbakian dagoen BRONCE PEŅAren  jantokian.

    Euskal Herrian 2010eko uztailean.
    webgune orokorra: http://www.baieuskalherriari.org/sanfermin
    Gosari edo    hamaiketakoak:http://www.archive.org/download/sanfermin2010_441/web-GOSARIAK.jpg
    Bazkariak eta    afariak:http://www.archive.org/download/sanfermin2010_441/BRONCEjantokia-karta-2010we.jpg
    Zezenketetarako    meriendak:http://www.archive.org/download/sanfermin2010_441/BRONCEjantokia-meriendakweb.jpg"