• 08
    UZT

    Kazeta.info gunetik hartutako Gaizka Irozen irudia 

    Iragan astean prentsa agerraldia egin zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta bertako kide den Euskal Konfederazioak. Bertan, frantses Parlamentuan diputatuak lantzen ari diren hizkuntza arloko lege-proposamenean elkarteen hitza aintzat har dezaten galdegin eta aipatu arloan eman diren "atzeranzko urratsak" arbuiatu zituzten. Horien adibide gisara aipatu zituzten azkenaldian frantses hutsean jartzen hasi diren bide-seinaleak. Asteon aldiz, hitzetatik ekintzetara pasatu eta Ametzondoko itzulgunean bide-seinale berria ezabatu dute.

     

  • 01
    UZT

     

    Burlatako EHEk Ekilore Saria 2010 irabazi du. Argazkian dituzue bertako kideak, saria jaso zuten unean. Burlatako Axular Elkartearen eskutik ematen da aipatu saria urtero, eta euskararen aldeko lana egin duen talde edo norbanako bati ematen zaio, aurtengoan bertako EHEri egokitu zaiolarik. EHEkoek poz handiz jaso dute saria; "izugarrizko ohorea" dela esan eta  eskerrak eman dizkiete "Axular Elkarteko kideei eta Burlatako euskararen aldeko auzokide guztiei". Adierazi dutenez, "EHEren 30 urteotako ibilbideari zuzendu diote saria, orain arte egindako lanagatik".

     

  • 01
    UZT

     Iruñeko Jarauta kalean dagoen Depor Taberna euskaltzaleak San Ferminak ere euskaraz bizitzeko egitaraua prestatu du. Bertso-bermutak, herri-bazkariak eta kontzertuek hainbat eta hainbat euskaltzale bilduko dituzte heldu diren uztailaren 11 eta 12an. Euskaraz Bizitzearen aldeko hautuari hauspoa emateko kamisetak ere salgai izango dituzte aipatu tabernan. Bestalde, Bai Euskal Herriari herri ekimenak San Ferminetan ere txosnak debekatu zituztenetik martxan jartzen hasi diren gune eta taberna herrikoietara hurbiltzeko deialdia egin du.

     

  • 16
    EKA

    PPk eta PSOEk euskara Europako erakundeetan ofiziala izatearen aurka bozkatu dute. CiUk aurkeztu zuen eskaria Espainiako Kongresuak eta Senatuak Europear Batasuneko gaiak tratatzeko antolatzen duten Batzorde Mixtoan

     

  • 11
    EKA

    Hizkuntza Eskubideen Behatokiak gogor kritikatu ditu Jaurlaritzaren azken Lan Deialdi Publikoak. Izan ere, Behatokiak salatu duenez, "kezkagarria da euskarari merezimendu gisa ematen zaion balorazioa duela hamar urteko lan eskaintza publikoko deialdian baino txikiagoa izatea".

     

  • 11
    EKA

     

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernuko lehendakari Patxi Lopezek boterera iritsi zenetik egin den lehen Euskararen Aholku Batzordean hartu du parte. Bertan esandakoen arabera, "garai berrietara egokitu behar du euskarak", eta egungo "asimetria" gainditzeko "bultzada aktiboaren politika" erabiliko duela iragarri du, besteren artean. Bestalde, kultura eta hezkuntzaren munduko hainbat norbanako eta eragilek Lopezen politikak salatzeko manifestaziora deitu dute, heldu den ekainaren 26rako, Donostian. Izan ere, Jaurlaritzak hartutako bidea kezkaz ikusten dute manifestaziorako deia egin duten "Euskal Herriak behar duen hizkuntzaren alde" agiria sinatu duten ehundik gora eragileek

     

  • 02
    EKA

     

    Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak asteon eman dituzte ezagutzera euskara "sustatzeko" diru laguntzen esleipenak. Bertan, miliotik gorako aurrekontua egon arren, hainbat proiektu geratu dira babesik gabe, hala nola, egunotan bere orrialde konpurua erdira murriztu behar izan duen Behe Bidasoako Hitzak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Berria hedatzeko proiektuak. Laster erantzun du Kontseiluak, eta Ione Josie Kontseiluko Ipar Euskal Herrirako arduradunak esan duenez, "ez da hizkuntza politika orokor eta homogeneo baten isla ikusten". Areago, irizpide eta oreka falta egotzi dizkio esleipenari

     

  • 02
    EKA

     

    Euskaraz Bizi Eguna ospatu dute larunbat honetan Bilboko Uribarri auzoan. Horrekin batera, Uribarriko Gau-eskolaren 5. urtemuga ere ospatu dute. Bestalde, ekainaren 12an Imarkoainen dute hitzordu berria euskaltzaleek, X. Elortzibarko Euskararen Egunaren karietara. Hurrengo lerroetan dituzue, hurrenez hurren Uribarriko Euskaraz Bizi Egunaren kronika eta Elortzibarko Euskararen Egunerako gonbitea.

     

  • 20
    MAI

    Hizkuntza Eskubideen Behatokiak agerraldia egin du gaur Gasteizen. Bertan, Paul Bilbaok Kontseiluko idazkaritza nagusia hartzean Behatokiko zuzendaritzan utzitako hutsunea bete duen Garbiñe Petriati aurkeztu da jendaurrean. Alta, agerraldiaren tarterik handiena Behatokiaren 2009ko txostenaren aurkezpenak hartu du. Esan dutenez, "hizkuntza-politiketan inflexio-puntuaren beharra ondorioztatzen dute 2009ko datuek".

     

  • 19
    MAI

     

    Paul Bilbao izan da azken urteotan Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria. Iragan apirilaren 24an hartu zuen Bilbaok Xabier Mendigurenen lekukoa Kontseiluko idazkari nagusi gisa, eta Behatokian utzi duen hutsunea beteko du bihartik aurrera Garbiñe Petriati arbizuarrak. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko 2009ko txostena emango dute ezagutzera bihar Gasteizen, eta bertan aurkeztuko da publikoki Behatokiko zuzendari berria. Argazkian duzue bera, Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei zuzendutako dirulaguntzen murrizketa bortitza salatzeko egimdako agerraldi batean