• 06
    MAR
    Senpereko EHEk Herriko Etxeek bete beharreko aldarrikapen taula osatu eta hautagaiei helarazi die
    "Herriko Etxea eta biok, euskaraz"

    Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako Herriko Etxeetako bozak gerturatzen ari diren honetan, Senpereko EHEk gutuna helarazi die bertan parte hartuko duten hiru hautagairi. Udal administrazioak hartu beharreko neurriak plazaratu eta ados egonez gero atxikitzeko aukera eskaini die. Era horretan, euskara eztabaita politikoan kokatzea  eta herritarrongandik hurbilen dagoen admninistrazioak benetazko neurriak har ditzan izan dituzte  helburu.

     

    Hona hemen "Herriko etxeak eta biok, euskara" dinamikaren baitan senperetarrek egindako 9 aldarrikapen nagusiak:


    1/Hizkuntzaren status-a:
    -Euskara berezko, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa izendatuko dugu Herriko Etxean.

    2/Hizkuntza politika: normalkuntza helburu.
    -Herriko Etxeak, hizkuntza politika eraginkorra jarri behar du abian (epeak eta baliabideak finkatuz). Horren helburu
    nagusiena euskararen normalizazioa bururaino eramatea izango da.
    -Hizkuntza politika horren tresna Euskara Plana izango da.


    3/Euskararentzako baliabideak: pertsonal eta ekonomikoak.
    -Herrian Euskara zerbitzua egon beharko da. Bertako euskara teknikariaren funtzioa Euskara planaren dinamizazioa
    izanen da.
    -Urte osoko aurrekontuen %2a zuzenean euskararen normalizazioan eragina izango duten egitasmo eta ekintzetarako
    bideratuko da.


    4/Herritarrei harrera eta zerbitzuak:
    -Herritarrek Herriko Etxearekin izango dituzten harreman guztietan euskara erabili ahal izango dute eskubide osoz (bai
    harreran baina baita bestelako zerbitzuetan ere).
    -Horretarako Herriko Etxeak, kontratazio berri guztietan hizkuntza eskakizunak aintzat hartuko dira eta langilegoa
    euskalduntzeko plan eraginkorrak abiatuz.
    -Herriko Etxeko langileen lan hizkuntza euskara izango da.


    5/Herriko Etxeko komunikazioak:
    -Herriko Etxeak, zabaldutako euskarri komunikatibo guztiak (herriko aldizkariak, inprimakiak, publizitate euskarriak,
    lanpostu deialdiak…) euskaraz egingo dira.


    6/Euskararen ezagutza:
    -Herriko Etxeak herritar guztiek euskara ezagutzeko duten eskubidea bermatuko du( derrigorrezko hezkuntza eta helduen
    euskalduntze alfabetatzea). Horretarako eskolak euskaldundu dezaten eta helduei euskara urririk ikasi ahal izateko
    urratsak egingo ditu.


    7/Parte-hartzea:
    -Herriko Etxeak, Euskara planaren osaketa, hedapena eta segipenarako beharrezkoa den organo parte-hartzailea sortu
    behar du eta bertan euskalgintza eta euskaltzaleon iritzia jaso ere.
    -Herriko Etxeko normalkuntza prozesua herritarren parte-hartzean egon behar da oinarrituta (eskolak, herritarrak, herri
    mugimendua, merkatariak, administrazioa,…).


    8/Ordezkari euskaldunak:
    -Ahal den heinean, Herriko Etxeko hautetsiak euskaldunak izango dira* eta osoko bilkurako lan hizkuntza euskara izanen
    da.
    *hala ez bada, helduen euskalduntze alfabetatzeko prozesuan parte hartu beharko dute


    9/Paisaia linguistikoa:
    -Herriko Etxeak, Herriko eraikinen barnean zein karrikan zehar kokatutako plaka, seinale edo bestelako euskarri.
    informatiboak euskaraz idatzita izanen dira.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.