• 16
    ABE
    Adunak, Aramak, Altzagak, Antzuolak, Bergarak eta Itsasondok helegitea jaso dute
    (ataria.info bidez)

    Espainiako Gobernuaren Carlos Urquijo ordezkariak helegitea jarri die sei udalei. Aktak euskara hutsez bidaltzeagatik salatu ditu.

    Carlos Urquijoren kanpo esku hartzeek ez dute etenik. Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkariak sei udalerriren kontra jo du oraingoan, aktak euskara hutsean bidaltzeagatik. Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondo dira kaltetuak, denak ere Uemako udalak.

    Uemaren arabera, "behar beharrezkoa da euskararen aurkako eraso hauek lehenbailehen gelditzea. Izan ere, euskararen normalizaziorako lana baldintzatu eta oztopatzen dute.” Uemak eman dio Eusko Jaurlaritzari helegiteen berri, eta hain justu, helegite hauen aurrean hartu beharreko jokabidea zehazteko biltzekoa da gaur HAKOBA ( Herri Aginteen arteko Koordinaziorako Batzordea).

    Maren Belastegi UEMAko lehendakariak adierazi duenez, "Uema eta udalak beren kabuz ari dira euskararen aurkako eraso hauen nolabaiteko defentsa egiten. Baina, kontutan hartu behar da udal horietako asko oso txikiak direla eta ez dutela epaitegietako gastuei aurre egiteko baliabiderik". Eskakizun eta helegiteak direla eta, hainbat udalek atzerapausoak eman dituzte. Belastegiren esanetan "euskararen sustatzeko urratsak ematen ari diren udalak praktikan babesik gabe" aurkitzen dira.

    Komunitate gisa espaloian tinko eutsi eta hizkuntza politika burujabeak egiten jarraitzeko garaia da. Argi izan dezatela: ez gara espaloitik jaitsiko!

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.